162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Alkateordea izendatzea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, Allingo Udaleko alkate udalburuak 97. Ebazpena eman du 2023ko ekainaren 26an. Hona hemen haren xedapen zatia:

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Lehen alkateorde izendatzea Marcelino Posada García jauna.

Bigarrena.–Izendatuari dagokio Alkatetza hau bere eskudantzia guztietan ordezkatzea, kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo kargua hutsik gelditzen denean, aldez aurretik berariaz eskuordetuta, hori posible bada.

Orobat, besterik gabe ordezkatuko nau, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargua onartzen duen ala ez azal dezan eta aipatu izendapenaren iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarkien taulan sar dezaten.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran. Izendapenak indarra hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.

Amillaon, 2023ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2311090