162. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE-DEIA, Río Ebro Renovables SLk honako honen aurka jarritako 213/2023 prozedura arruntean: 68E/2023 Foru Agindua, martxoaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 46E/2023 Ebazpenaren aurka 2023ko otsailaren 20an jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duena. Ebazpen horren bidez "Lombas I haize-parkea" izeneko proiektuari buruzko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko idazkari tekniko nagusiaren ofizio honen bidez, aditzera ematen da Río Ebro Renovables SLk errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 15eko 68E/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezesten baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 46E/2023 Ebazpenaren aurka 2023ko otsailaren 20an jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez "Lombas I haize-parkea" izeneko proiektuari buruzko ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen.

Horrenbestez, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 1ean.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F2311316