161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, delineatzaile-ofizialen bi lanpostu gehienez ere merezimenduen lehiaketa bidezko salbuespeneko sistemaren bitartez betetzeko deialdiaren aldaketaren aurkakoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko delineatzaile-ofizialen bi lanpostu gehienez ere merezimenduen lehiaketa bidezko salbuespeneko sistemaren bitartez betetzeko deialdian, Fernando Álvarez García jaunak eta Julia María Erro Ruiz de Gaona andreak errekurtso bana aurkeztu dute Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1617/2023 Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez aldatzen baita Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2474/2022 Ebazpena, aipatutako deialdia onestekoa (2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 18koa).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute erregistro orokor elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2023ko uztailaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2310920