161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Bardeako Ubidearen menpeko eremuan ura erabiltzeko tarifak 2024. urterako

2023ko ekainaren 22an emandako ebazpena.

"Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Bardeako Ubidearen menpeko eremuan ura erabiltzeko 2024ko tarifaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 15. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2023ko martxoaren 16ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2023ko apirilaren 10ean, Bardeako Ubidearen menpeko eremuan ura erabiltzeko 2024ko tarifaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren aipatutako 309. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2023ko maiatzaren 8an eta 23an iragarki bat eman zen argitara Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan, hurrenez hurren, zeinaren bidez jendaurrean jarri zen, hamabost egun baliodunetan, Bardeako Ubidearen menpeko eremuan ura erabiltzeko 2024ko tarifak jasotzen duen balio proposamen hau:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek 30,4634500774 euroko tarifa ordainduko dute hektareako.

Obra multzoak amortizatzen 25 urte eman dituzten 66.644,75 hektareei 393.158,61 euro kenduko zaizkie kontzeptu horrengatik.

B) Hornidura eta industriarako erabiltzaileek 0,0190396563 euroko tarifa ordainduko dute metro kubikoko.

C) Aprobetxamendu hidroelektrikoetako erabiltzaileek 0,0076158625 euroko tarifa ordainduko dute kWh-ko.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Bardeako Ubidearen menpeko eremuan ura erabiltzeko 2024ko tarifak onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat."

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2023ko uztailaren 13an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2310674