3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2024ko tarifa
2023ko ekainaren 22an emandako ebazpena.
"Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2024ko tarifaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2023ko martxoaren 30eko bilkura).
Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2023ko apirilaren 10ean, Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2024ko tarifaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren aipatutako 309. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.
Horretarako, 2023ko maiatzaren 3an, 8an eta 23an iragarki bat eman zen argitara Errioxako, Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan, hurrenez hurren, zeinaren bidez jendaurrean jarri zen, hamabost egun baliodunetan, Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2024ko tarifak jasotzen duen balio proposamen hau:
Hektareak, ureztalurretan: 24,79095452 euro hektareako.
Hektareak, neguko ureztalurretan (%30): 7,43728636 euro hektareako.
Metro kubikoak, ureztalurretan: 0,00596041 euro/m³.
Metro kubikoak, horniduran eta industriako erabileretan: 0,05025027 euro/m³.
Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 309. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Lodosako Ubideko ura erabiltzeko 2024ko tarifa onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat."
Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.
Zaragozan, 2023ko uztailaren 13an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.
Iragarkiaren kodea: E2310672