161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ebroko urtegiaren 2024ko erregulazio kanona

2023ko ekainaren 22an emandako ebazpena.

"Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Ebroko urtegiaren 2024ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2023ko martxoaren 30eko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2023ko apirilaren 10ean, Ebroko urtegiaren 2024ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2023ko maiatzaren 3an, 8an, 9an, 10ean, 15ean eta 23an iragarki bat eman zen argitara Errioxako, Zaragozako, Kantabriako, Arabako, Burgosko eta Nafarroako aldizkari ofizialetan, hurrenez hurren, zeinaren bidez jendaurrean jarri zen, hamabost egun baliodunetan, Ebroko urtegiaren 2024ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau:

Hektareak, urtegia eraiki aurreko kontzesioa duten ureztalurretan: 1,73900233 euro/ha.

Hektareak, urtegia eraiki ondoko kontzesioa duten ureztalurretan: 8,69501170 euro/ha.

kWh-ak, 1. tartea eraiki aurreko energia-kontzesioa: 0,00086490 euro/kWh.

kWh-ak, 2. tartea eraiki aurreko energia-kontzesioa: 0,00094441 euro/kWh.

kWh-ak, 3. tartea eraiki aurreko energia-kontzesioa: 0,00108687 euro/kWh.

kWh-ak, 1. tartea eraiki ondoko energia-kontzesioa: 0,00172983 euro/kWh.

kWh-ak, 2. tartea eraiki ondoko energia-kontzesioa: 0,00188883 euro/kWh.

kWh-ak, 3. tartea eraiki ondoko energia-kontzesioa: 0,00217375 euro/kWh.

Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko hornidura: 0,00108687 euro/m³.

Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko hornidura: 0,00543439 euro/m³.

Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00054344 euro/m³.

Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko: 0,00543439 euro/m³.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du Ebroko urtegiaren 2024ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat."

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2023ko uztailaren 13an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2310670