161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

El Val urtegiaren 2024ko erregulazio kanona

2023ko ekainaren 22an emandako ebazpena.

"Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzaren mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak El Val urtegiaren 2024ko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 4. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2023ko martxoaren 30eko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2023ko apirilaren 10ean, El Val urtegiaren 2024ko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2023ko maiatzaren 8an eta 23an iragarki bat eman zen argitara Soriako, Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan, hurrenez hurren, zeinaren bidez jendaurrean jarri zen, hamabost egun baliodunetan, El Val urtegiaren 2024ko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau:

Hektareak, urtegia eraiki aurreko ureztalurrak: 24,76533694 euro/ha.

Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko ureztalurrak: 0,00115137 euro/m³.

Hektareak, Irués erretenaren ureztalurrak: 0,36652699 euro/ha.

Metro kubikoak, Irués erretenaren ureztalurrak: 0,00001704 euro/m³.

Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko hornidurak: 0,01782459 euro/m³.

Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00891230 euro/m³.

Hektareak, urtegia eraiki ondoko ureztalurrak: 142,59666804 euro/ha.

Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko hornidurak: 0,08912292 euro/m³.

Metro kubikoak, kontsumituz industrian erabiltzeko: 0,08912292 euro/m³.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, lehendakaritza honek erabaki du El Val urtegiaren 2024ko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat."

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

Zaragozan, 2023ko uztailaren 13an.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2310665