161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa, UE-40 unitatean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2023ko uztailaren 19ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea UE-40, 8-B eremurako xehetasun-azterketa (Tuterako La Barrena poligonoa), Eliseo Pla Ramírez SLk sustatua eta bat etorriz Alcalas Arin LSPk idatzitako proiekutarekin.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluetan xedatuarekin bat (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, onetsitako araudiarekin batera.

Tuteran, 2023ko uztailaren 21ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311087