161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 189. lurzatian. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2023ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 189. lurzatian aplikatzekoa den araudia aldatzeko. Sustatzailea Laura Alegría Ustárroz da.

Argitara ematen da, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2023ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311084