2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko. Izendapena
Ikusi da 2023ko urtarrilaren 18ko mankomunitateburuaren 2023-0008 Ebazpena, 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 16an, argitaratutakoa. Ebazpen horren bidez deialdi baten oinarriak onesten dira, Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen Hondakinen Atalaren zerbitzura zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat betetzeko, E mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean.
Mankomunitateburuaren martxoaren 31ko 2023-44 Ebazpenaren bidez, onartuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen web-orrian argitaratu zen.
Deialdiaren 7.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, izangaien kalifikazioa amaitzean, epaimahaiak argitara eman zuen gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuen arabera ordenatuak, Erdialde-Mairagako Mankomunitateko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian. Era berean, 7.1 oinarriari jarraikiz, epaimahaiak Erdialde-Mairagako Mankomunitateko buruari izendapen proposamena helarazi zion, Miguel Ángel Berrueta Vicenteren aldekoa, bera baitzen puntu gehien lortu zituen izangaia.
Horrenbestez, eta Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, eta Erdialde-Mairagako Mankomunitatearen zerbitzura zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat betetzeko –E mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean– deialdiaren 7.1 oinarriaren arabera,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Onestea gainditutakoen azken kalifikazioa deialdi honetan: deialdia, Erdialde-Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalaren zerbitzura zerbitzu anitzetako peoiaren lanpostu bat betetzeko, E mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean.
Bigarrena.–Funtzionario izendatzea Miguel Ángel Berrueta Vicente, Erdialde-Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Atalaren zerbitzura zerbitzu anitzetako peoi izateko, E mailan.
Deialdiaren 7.2 oinarriaren arabera, izendapen ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, Miguel Ángel Berrueta Vicentek aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako baldintza eta betekizunak betetzen dituela egiaztatzen duten egiaztagiriak Erdialde-Mairagako Mankomunitateko erregistro orokorrean. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra esateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.
Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Miguel Ángel Berrueta Vicenteri, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, eta Batzar Orokorrari jakinaraztea egiten duen hurrengo bilkuran.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, zeinak administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
–Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen udal organoari zuzendua, adierazitako epe berean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazten zaionetik hasita.
Tafallan, 2023ko uztailaren 26an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.
Iragarkiaren kodea: L2311094