2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzura euskara teknikari aritzeko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena
Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko uztailaren 26an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:
Bat etorrita Iruñeko Udalaren zerbitzura euskara teknikari aritzeko lanpostu bat, funtzionario-araubidekoa eta B mailakoa, oposizio bidez betetzeko 2019ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 21ekoan, argitaratu zen deialdiaren 8.1 oinarriarekin, honako hau
ERABAKITZEN DA:
Kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamena onestea Marta Chamorro Armendáriz andrearen alde, deitutako oposizioa gainditu eta puntuaziorik altuena lortu duen izangaia baita.
Interesdunak 30 egun naturaleko epea du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, aipatu deialdiaren 8.2 oinarrian adierazten diren agiriak Iruñeko Udalari aurkezteko.
Iruñean, 2023ko uztailaren 26an.–Batzarreko idazkaria, Carlos Salvador Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2311172