161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ODIETA

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Odietako alkatearen urriaren 13ko 45/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 14an), deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu huts bat lan kontratudunaren araubidean eta %82,81eko lanaldian, aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Ikusi da, bada, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamena.

Proposatutako izangaiak deialdiaren 10.2 oinarrian aurreikusitakoa bete du, aipatutako deialdiaren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz. Hori dela eta, Odietako Udaleko alkateak, uztailaren 21eko 57/2023 Ebazpenaren bidez, Itziar Irure Ibero izendatu du, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen hautagaia. Orobat, agindu du izendapen hori argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiak Odietako Udalaren atarian duen web-fitxan. Hori guztia, deialdiaren 11.3 oinarrian aurreikusitakoa betez. 2023ko irailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta halaber ohartarazten da ebazpenaren aurka ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Erripan (Odieta), 2023ko uztailaren 24an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2311058