2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, Giza Baliabideetako kudeatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Berriozarko Udalean Giza Baliabideetako kudeatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 7. oinarria betez (deialdia onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko otsailaren 22ko erabaki baten bidez, eta argitara eman zen 2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 12an), oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du jarraian aipatzen den izangaiaren alde; izan ere, izangai hark probak gainditu, eta bete beharreko lanpostu kopuruan sartzen da, eta lanpostuetarako baldintzak betetzen ditu.
–Bidane Zabalza Alonso. Lanpostu zenbakia: 117. Giza Baliabideetako kudeatzailea.
Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.
Berriozarren, 2023ko uztailaren 24an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2311066