161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: deialdia, atezainaren lanpostu huts bat bete dadin (9002 zenbakia du plantilla organikoan), merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko Erabakiaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiaren proposamenari jarraikiz, eta Alkatetzaren uztailaren 20ko 497/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da Xabier Akerreta Rodríguez kontratatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko gisa, atezain lanposturako (9002 zenbakia du plantilla organikoan). 2023ko irailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: deialdia, sukaldariaren lanpostu huts bat bete dadin (2008 zenbakia du plantilla organikoan), merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko Erabakiaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiaren proposamenari jarraikiz, eta Alkatetzaren uztailaren 20ko 496/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da María Rosario Cía Garza izendatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario, sukaldari lanposturako (1010 zenbakia du plantilla organikoan). 2023ko irailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Kalifikazio-epaimahaiak proposamen bat egin du, deialdi honetan: deialdia, erregistroko laguntzailearen lanpostu huts bat bete dadin (1010 zenbakia du plantilla organikoan), merezimendu-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdi hori onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko azaroaren 28ko Erabakiaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an). Hala, kalifikazio-epaimahaiaren proposamenari jarraikiz, eta Alkatetzaren uztailaren 20ko 498/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi da María Ujué Garaikoetxea Aramburu kontratatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko gisa, erregistroko laguntzaile lanposturako (1010 zenbakia du plantilla organikoan, eta lanaldia partziala da, lanaldi arruntaren %75). 2023ko irailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Antsoainen, 2023ko uztailaren 24an.–Alkatearen ordezkoa, Carlos Jiménez Sarasa.

Iragarkiaren kodea: L2311040