1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
90E/2023 FORU AGINDUA, uztailaren 20koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Merkataritza Kontseiluko idazkaria eta haren ordezkoa.
Nafarroako Merkataritza Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen maiatzaren 15eko 57/2019 Foru Dekretuaren 5. artikuluak ondokoa xedatzen du: Kontseiluko buruak izendatutako administrazio publikoko teknikari bat (arlo juridikoa) Nafarroako Merkataritza Kontseiluko idazkaria izanen da, ahotsarekin baina botorik gabe. Halaber, haren ordezko bat ere izendatuko da.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan izandako langile eta antolaketa aldaketek Nafarroako Merkataritza Kontseiluko Idazkaritzan dauden pertsonak ordezkatu beharra ekarri du. Hori dela eta, bidezkoa da Lorea Mei Ojer Suzuki andrea, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusian administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) lanpostu bat duena, titular izendatzea, eta Iris Meritxell Ollo López andrea, zuzendaritza nagusi bereko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), ordezko izendatzea.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluaren bidez eta Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 170/2015 Foru Dekretuan esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Lorea Mei Ojer Suzuki andrea Nafarroako Merkataritza Kontseiluko idazkari izendatzea, eta Iris Meritxell Ollo López andrea, aldiz, ordezko.
2. Foru agindu hau interesdunei eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko uztailaren 20an.–Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Mikel Irujo Amezaga.
Iragarkiaren kodea: F2310984