161. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OIBAR

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Oibarko Udaleko alkate udalburuak 144/2023 Ebazpena eman zuen abuztuaren 1ean. Hona hemen bertan hartutako erabakia:

Udalak 2022ko abenduaren 5ean egindako osoko bilkuran, erabaki zen deialdi bat onestea, administrari-ofizialaren lanpostu huts bat betetzeko, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriari (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukaturik, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez, honako hau erabaki da: Susana Jiménez Maestre funtzionario izendatzea, administrari-ofizialaren lanpostua bete dezan Oibarko Udalean.

Oibarko Udaleko lanpostu huts horretaz jabetzeko eguna 2023ko abuztuaren 2a izanen da.

Oibarren, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2311329