1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
60/2023 FORU DEKRETUA, uztailaren 19koa, Paloma López de Uralde Alcoba andrea Agoizko notario izendatzen duena.
Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko maiatzaren 12ko Ebazpenaren bidez (2023ko maiatzaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hutsik dauden notariotzak betetzeko deialdia egin zen.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.
Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita zuzendaritza nagusi horren 2023ko ekainaren 21eko Ebazpena ere. Ebazpen horren bidez, hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi zen (2023ko ekainaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Paloma López de Uralde Alcoba andrea Agoizko notariotzari atxiki zitzaion.
Bidezko da, hortaz, Agoizko notario titularra izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.
Horrenbestez, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta bat etorriz Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko uztailaren hemeretzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin,
DEKRETATZEN DUT:
1. Paloma López de Uralde Alcoba andrea Agoizko notario izendatzea.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari.
Iruñean, 2023ko uztailaren 19an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.
Iragarkiaren kodea: F2310740