160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen deialdiaren laburpena. Inicia proiektua

DDBN (Identif.): 710139.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

2023ko uztailaren 26ko Alkatetzaren 800/2023 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

1. 2022eko azaroaren 1ean hasi eta 2023ko irailaren 30era arteko aldian enpresa-jarduera hasi duten langile autonomoak. Dirulaguntzaren xede diren jardueren arabera, deialdiaren 5.2 oinarrian adierazten diren baldintza guztiak bete eta mantendu beharko dituzte dirulaguntzaren xede diren ekitaldi ekonomikoetan.

2. Eskaera 2022ko deialdirako epe eta modu egokian aurkeztu zuten langile autonomoak, baina dirulaguntzarik jaso ez zutenak, osorik edo zati batean.

Bigarrena.–Xedea.

"Inicia Proiektua" izeneko autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko programaren helburua, herrian sortutako enpresen kopurua handitzea da, enplegua sortzeko, garapen ekonomiko eta sozialean eraginez.

Hirugarrena. Oinarri arautzaileak.

Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia. Inicia Proiektua 2023.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

18.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Deialdi honetan dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2023ko urriaren 30a izango da.

Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zizur Nagusian, 2023ko uztailaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2311105