160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 155. lurzatian. Hasierako onespena

Atarrabiako alkate udalburuak, 2023ko ekainaren 8ko ebazpenaren bidez,

EBATZI DU:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 155. lurzatian. Horrek eragiten die Esteban Armendáriz kaleko 15. eta 17. zenbakiko eraikinei eta Esteban Armendáriz kaleko hirugarren zeharkaleko 6. eta 8. zenbakiko eraikinei.

2. Eskatzaileari aditzera ematea ezen, xehetasun-azterketa behin betiko onetsi baino lehen, aurkeztu beharko direla Udalaren hirigintzako aholkularitzak terrazetan erabili beharreko materialei buruzko txostenean adierazitako determinazioak, kasua bada, jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioen ondoriozko aldaketak gorabehera, halakorik egiten bada.

3. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Atarrabian, 2023ko uztailaren 19an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2310750