2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Alkateordeak eta Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea. Alkatetzaren eskuordetzeak
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatuarekin bat (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia) eta araudi osagarriarekin bat, Alkatetzak 2023ko ekainaren 23an honako ebazpen hau eman zuen:
Lehena.–Honako hauek alkateorde izendatzea:
–Lehen alkateordea: Ana Cirauqui Martinez.
–Bigarren alkateordea: Cristina Malo abril.
–Hirugarren alkateordea: Delia Linzoáin Pinillos.
Udalbatzak Tokiko Gobernu Batzarra osatu ondoren, horretan alkatea eta hiru alkateordeak egonen dira.
Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarrari honako eskudantzia hauek eskuordetzea:
–Lan-eskaintza publikoa onestea, aurrekontuari eta plantillari buruz Udalbatzak osoko bilkuran onetsitakoari jarraikiz, eta langile finkoak hautatzeko proben eta lehiaketen bidez lanpostuak betetzeko oinarriak onestea, baita langile lanpostuak betetzeko lehiaketak ere.
–Obren eta zerbitzuen proiektuak onestea alkateak horiek kontratatu edo emateko eskumena duenean eta aurrekontuan aurreikusita daudenean, 40.000 eurotik hasita obren proiektuak eta kontratuak izanez gero, eta 15.000 eurotik hasita hornidura eta laguntza kontratuak izanez gero.
Alesbesen, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2310510