160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, 8. poligonoko 51. lurzatian. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko uztailaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, aldatu dadin lurzatiaren gutxieneko azalera Ermitako pasealekuko 15ean, Elkanon (8. poligonoa, 51. lurzatia); Emilio José Gárriz Eguarasek sustatu du. Hori dena, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi ziren Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez Udalaren bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, kontsulta dadin eta alegazioak jarri ahal izateko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko uztailaren 18an.–Lehen alkateordea, Javier Villanueva Aldave.

Iragarkiaren kodea: L2310716