2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa Gorraizko U.14.40A eta U.14.40B unitateetako xehetasun-azterketan. Hasierako onespena
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, aditzera ematen da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko uztailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa Gorraizko U.14.40A eta U.14.40B unitateetako xehetasun-azterketan, Alfredo Irigoyen Jorajuriak sustatuta. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko uztailaren 17an.–Lehen alkateordea, Javier Villanueva Aldave.
Iragarkiaren kodea: L2310649