2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
Birpartzelazio proiektua, 1. poligonoko 235. lurzatian (UE-UNC-4). Hasierako onespena
Untzitibarko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen birpartzelazio proiektu bat, Untzitibarko 1. poligonoko 235. lurzatian (UE-UNC-4). Honako hauek sustatu dute: Néstor Busto Aguirreurreta, Marta García Mouriz eta Nora García Mouriz.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.
Untzitin, 2023ko uztailaren 12an.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.
Iragarkiaren kodea: L2310715