160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Aldaketa puntual xehatua Udal Plan Orokorrean, Zorokiaingo 6. poligonoko 67. eta 68. lurzatietan. Hasierako onespena

Untzitibarko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatua egitea Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, Zorokiaingo 6. poligonoko 67. eta 68. lurzatietan. Sustatzaileak dira Javier Muñoz Claramunt eta Eunate Vivanco Juanmartiñena.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Untzitin, 2023ko uztailaren 12an.–Alkatea, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2310714