2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Udalbatzako kideen ordainsariak
Ukarko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Ez erabakitzea edo ezartzea inolako ordainsaririk karguan aritzeagatik.
2. Udalbatzako kideen bilkura-sariak finkatzea kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik. 300,00 euro ezartzen dira osoko bilkura edo informazio batzorde bakoitzera joateagatik; zenbateko horiek ordainduko dira harik eta aurrekontuan dagokien partida amaitzen den arte.
3. Bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuan xedatutakoa, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan.
Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta denek jakin dezaten, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.
Ukarren, 2023ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Jorge Juan Petrina Piñal.
Iragarkiaren kodea: L2310525