2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Herri-lurren desafektazioa, "La Nava" eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko. Jendaurren jartzea
Tuterako Udalak, 2023ko uztailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen baimena ematea Solen Desarrollos SLUri Solen Energía La Nava SLUri laga diezazkion La Nava eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko kontratuari dagozkion eskubide eta betebeharrak.
Era berean, erabaki zuen jarraian adierazitako herri-lurrak desafektatzea, horiek ondoren lagatzeko Solen Energía La Nava SLUri eta hark "La Nava" eguzki-parke fotovoltaikoa eta interkonexiorako lurpeko lineak eraiki eta ustiatu ditzan. Zehazki, eguzki-instalaziorako herri-ureztalurren 314.646,51 m² eta jabari publikoko 6.375,92 m² desafektatuko dira. Interkonexiorako lurpeko lineetarako, berriz, honako hauek desafektatuko dira: herri-lurren 80,58 m² eta jabari publikoko 21,94 m², lurpeko karga ezartzeko.
EGUZKI-INSTALAZIOA
POLIGONOA | LURZATIA | DESAFEKTATZEKO AZALERA m² | JABARI PUBLIKOA |
40 | 185 | 88.467,36 | |
"40 | 186 | 88.178,35 | |
40 | 190 | 46.163,84 | |
40 | 191 | 91.836,96 | |
40 | 91610 | | 6.375,92 |
GUZTIRA (m²) | 314.646,51 | 6.375,92 |
INTERKONEXIORAKO LINEEN TAULAK
POLIGONOA | LURZATIA | DESAFEKTATZEKO AZALERA m² | JABARI PUBLIKOA |
23 | 69 | 367,7 | |
23 | 115 | 12,54 | |
23 | 65 | 91,73 | |
23 | 63 | 74,31 | |
23 | 40 | 85,48 | |
23 | 39 | 115,56 | |
23 | 38 | 55,17 | |
23 | 70 | 54,77 | |
23 | 105 | 23,32 | |
23 | 92130 | | 6,52 |
23 | 91850 | | 5,80 |
23 | 91820 | | 6,65 |
23 | 91840 | | 2,97 |
GUZTIRA (m²) | 880,58 | 21,94 |
"La Nava" eguzki-parke fotovoltaikotik energia ateratzeko, "Ebro-I" eguzki-parke fotovoltaikotik energia ateratzeko erabiltzen den linea bera erabiliko da. Goi-tentsioko lurpeko linea bat da, "La Nava-La Cantera, 66kV" izenekoa; linearako herri-lurren 2.084,08 m² eta jabari publikoko 277,83 m² desafektatuko dira.
POLIGONOA | LURZATIA | DESAFEKTAZIOA m² | JABARI PUBLIKOA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOA |
39 | 98 | 15,00 | | 150,00 |
39 | 131 | 122,63 | | 1.226,32 |
39 | 132 | 240,30 | | 2.403,04 |
39 | 137 | 86,98 | | 869,75 |
39 | 138 | 133,93 | | 1.339,31 |
39 | 197 | 397,76 | | 3.977,59 |
39 | 209 | 47,00 | | 470,00 |
39 | 210 | 12,60 | | 125,99 |
39 | 91270 | | 17,70 | 177,30 |
39 | 91280 | | 216,85 | 2.168,45 |
39 | 91320 | | 30,86 | 308,65 |
40 | 188 | 115,96 | | 1.159,60 |
40 | 190 | 160,65 | | 1.606,46 |
40 | 191 | 81,14 | | 811,40 |
40 | 202 | 111,57 | | 1.115,66 |
40 | 203 | 69,10 | | 690,95 |
40 | 213 | 41,66 | | 416,56 |
40 | 215 | 245,38 | | 2.453,80 |
40 | 216 | 154,60 | | 1.545,99 |
40 | 238 | 28,37 | | 283,69 |
40 | 239 | 19,46 | | 194,64 |
40 | 91200 | | 5,13 | 51,29 |
40 | 91600 | | 7,29 | 72,89 |
GUZTIRA (m²) | 2.084,09 | 277,83 | 23.619,33 |
Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Halaber, onetsi egin zen erabileraren lagapena arautzen duen baldintza-agiria, Solen Energía La Nava SLUren aldekoa, Tuteran "La Nava" eguzki-parke fotovoltaikoa ezartzeko.
Desafektazio eta erabileraren lagapen espedientea jendaurrean jartzen da hamabost egunean, ukitutakoek alegazioak aurkez ditzaten, aintzat hartuta aplikagarria zaiola Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan xedaturikoa, foru intereseko inbertsio deklaraturik baitago. Alegaziorik batere aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatzen den bezala.
Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).
Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.
Tuteran, 2023ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2311023