2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Dirulaguntzak, 2023-2024 ikasturtean Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloetan matrikulatutako ikasleek nahitaezkoak dituzten testu liburuen eta ariketa koadernoen gastuaren zati bat ordaintzeko. Deialdiaren laburpena
DDBN (Identifikazioa): 708413.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/708413).
Lehena.–Onuradunak.
Laguntza hauek eskola-adineko adingabeak dituzten familiendako dira. Adingabeek egon behar dute Azkoiengo udalerrian erroldatuta eta Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatuta 2023-2024 ikasturtean.
Bigarrena.–Xedea.
2023-2024 ikasturtea hasteak dakartzan gastuen zati bat ordaintzea, apalagoa izan dadin nahitaezko zenbait testu-libururen gastua, Nafarroako Gobernuak bere gain hartu ez duenean doakoak izateko, baita hurrengo ikasturterako fotokopien eta ezinbestekoak diren ariketa koadernoen gastua ere.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).
Laugarrena.–Zenbatekoa.
8.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 2023ko irailaren 29ra artekoa izanen da.
Azkoienen, 2023ko uztailaren 14an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2310606