2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea. Eramateko janaria prestatzea eta saltzea
Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak ebazpen hau eman zuen, 2023ko maiatzaren 22an:
RUS 22-MAY-23 (33/US).
«Ikusita José Arauzo Muñoz jaunak, María Gema Inmaculada Larrea Garde andrea ordezkatuz, sustatutako LIO/2022/3501 espedientea, non jarduera sailkaturako eta obretarako lizentzia eskatu baitzen, Curia kaleko 5. zenbakiko beheko solairuan (atzealdea) dagoen lokala berritzeko eta eramateko janaria prestatu eta saltzeko, eta udal txosten teknikoak ikusita.
EBAZTEN DUT:
1.–María Isabel Urroz Tellechea andreak egindako alegazioak ezestea, eduki teknikorik ez dutelako eta lokal horri erreferentzia egiten ez diolako, modu generikoan alegatzen baitira era horretako lokalen erabiltzaileek sor ditzaketen balizko arazoak.
Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da. Aurkeztutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira kontraesana sortzen duten puntuetan.
Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 3 hilabetekoa obrak amaitzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak amaitu ez badira.
Lizentzia honek ez du babesten fatxadan errotuluak jartzea. Jartzeko, dagokion obra lizentzia laburtua eskatu beharko da.
Lizentzia honek ez du babesten prestatutako janaria saltzeko gunean produktuak kontsumitzea.
Sukaldeko keak irteteko hodiak metro batetik gorako altuera izanen du tximiniatik 10 metroko erradioan kokatutako eraikin guztien gainetik. (Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen ordenantzarekin bat eta Atmosferara kutsatzaileak isuri ditzaketen jardueren baldintzei buruzko 6/2002 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz).
Proiektuan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak instalatu eta une oro mantenduko dira, eta horiek Eraikigintzaren Kode Teknikoan eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifikotan ezarritakoa beteko dute.
Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betetz SUA 4 Oinarrizko Dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).
Hautsezko itzalgailuek 21A eraginkortasun minimoa izanen dute, eta koadro elektrikoaren ondoan 34B eraginkortasuneko CO2-ko itzalgailua jarriko da.
Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena DB SIko 4.2 atalaren arabera eginen da.
Ebakuazio-bitartekoen seinaleztapena DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera eginen da.
Lokalaren barnean erabiltzen diren eraikuntza-elementuek CTE DB-SI 1en ezarritakoa beteko dute (4.1 taula: Eraikuntza-elementuen suarekiko erreakzio motak).
Aire biziatuaren irteera jartzean, ezin izanen da inolako ingurumen-aldaketa nabarmenik egin, ez eremu bizigarrietan, ez pasaguneetan, lurzorutik 2,20 m-tik gorako altueran.
Sortutako zarata-mailak Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako gehienekoak baino txikiagoak izan beharko dira zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez (II. eranskina), eta, era berean, kalitate akustikoko helburuak bete beharko dira gaueko ordutegian inguruko etxebizitzen barruan.
Bibrazioak eta egiturazko zarata sortzeko gaitasuna duten makina, elementu mekaniko eta aireztapen behartuko sistema guztiak instalatzean, bete beharko dira ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluetan aurreikusitako betekizun eta baldintzak (foru dekretu horren bidez, zaratak edo bibrazioak eragiten dituzten jarduerek bete beharko dituzten baldintza teknikoak ezartzen dira).
Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/1989 Foru Dekretuaren 12., 15. eta 16. artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2020 Legea eta hura garatzen duten dekretuak, 1513/2005 Errege Dekretua eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretua, zeinaren bidez Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatu baitzen, zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.
Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera (foru dekretu horren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dira), obrak egiteko, eraikuntza- eta eraispen-hondakinak dituen eraikitzaile bat kontratatu beharko da. Eraikitzaileak behar bezala inskribatuta egon behar du Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.
Prestatutako janariak sukaldearen barruan ontziratuko dira, eta ez salmenta-mostradorearen eremuan. Sukaldea salmenta-mostradorearekin mugatzen duen mostradorea erabiliko da ontziratutako janariak pasatzeko gune gisa.
Horretaz gain, jakinarazten dizugu, jarduera hasi aurretik, establezimendua erregistratu behar duzula Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan, prestatutako janarien jarduerarako. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa webgune honetan dago:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos
Obrak amaitu ondoren, honako hauek egin beharko dira: erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbidea 2-5 helbideko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es web-orrian), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra amaierako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.»
Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, jarraikiz xedatutakoari martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan (foru dekretu horren bidez onesten da Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.
Iruñean, 2023ko ekainaren 13an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L2310640