160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko

Oteitzako Udaleko alkate udalburuak, 20123ko uztailaren 5ean, ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibilak egiteko.–Kontuan hartuz Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako jarraibideak, alkateek ezkontza zibilak egiteko; kontuan hartuz, orobat, ezartzen dena Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan eta horietan araututakoarekin bat datozen gainerako aginduetan,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Oteitzako Udaleko iragarki-taulan eta webgunean argitaratzea.

Hirugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen ohiko bilkuran.

Oteitzan, 2023ko uztailaren 12an.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2310536