160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Orkoiengo Udalaren deialdia, bekak emateko, 2022-23 ikasturtean euskara ikasteko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 695789.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/695789).

A) Baldintzak:

–Gutxienez 16 urte izatea eskabidea aurkezten den egunean.

–Orkoienen erroldatuta egotea eta bertan bizitzea, eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.

–Orkoiengo Udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.

–Zehapenik jaso ez izana, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan aipatzen diren arau-hausteengatik (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra).

–Lehen aipatutako ikastaroren batean matrikulatuta egotea.

Beka jasotzeko aukera izanen dute, halaber, aurreko urtean (edo, bestela, euskara ikasi zuten azken urtean) egindako maila errepikatu arren lehen aldiz errepikatzen ari direnek.

B) Xedea:

Orkoiengo biztanleen artean euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzea, bekak emanez euskara ikastaroak egiteko 2022ko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era, bai araubide estentsiboan (presentziala eta urrutikoa edo autoikaskuntzakoa), bai intentsiboan (baita barnetegiak ere).

C) Zenbatekoa:

Orkoiengo Udalak euskara ikasteko beken partida bat sortuko du aurrekontuan, 3.000 euroko zuzkidurarekin, 2023ko udal aurrekontuen kargura.

D) Eskabideak aurkezteko epea: deialdi hau argitaratzen denetik 2023ko irailaren 30era arte.

Orkoienen, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2310557