160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko, 2023ko udako euskarazko kanpamentuetarako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 695770.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/695770).

A) Onuradunak izanen dira betebehar hauek betetzen dituztenak:

A.–LHko edo DBHko ikaslea izatea.

B.–Orkoienen erroldatuta egotea eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez, eta zer ikastarotarako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.

B) Xedea: hein batean finantzatzea euskara hutsezko kanpamentuetan parte hartzeak dakarren gastua; horien edukiak izanen dira ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak.

C) Oinarri arauemaileak: dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: dirulaguntzaren zenbateko ekonomikoa izanen da baremo ekonomikoaren araberakoa, eta horren arabera emanen da.

E) Eskabideak aurkezteko epea: deialdi hau onesten denetik irailaren 30era arte.

Orkoienen, 2023ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2310556