160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4392E/2023 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko, eta gastua baimentzen baita partida horren beste lerro batean. Aipatutako ebazpenaren bidez, dirulaguntza batzuk emateko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, dirulaguntza horien xedea izanik enplegua mantentzea eta langile autonomoek eta mikroenpresek ekoizpena ekonomia berde eta digitalerantz aldatzea errazteko jarduketak egitea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 31n emandako 5628E/2021 Ebazpenaren bidez, dirulaguntza batzuk emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren. Dirulaguntza horien xedea zen enplegua mantentzea eta langile autonomoek eta mikroenpresek ekoizpena ekonomia berde eta digitalerantz aldatzea errazteko jarduketak egitea, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpen horretan, halaber, 3.421.677 euroko gastua baimendu zen NL-NEZen 2021eko gastu-aurrekontuko "SEM. Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak" izeneko 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura (DDBN 603796), enplegua mantendu ahal izan dezaten beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen diren bitartean. Gastu hori honela banatu zen:

  • 1.000.000 euro, langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.
  • 1.000.000 euro, langile autonomoek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.
  • 710.838 euro, mikroenpresek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.
  • 710.839 euro, mikroenpresek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 2132E/2022 Ebazpenaren bidez, 777.654,00 euroko gastua baimendu zen, 2022. urterako, "SEM. Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak" izeneko 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura (DDBN: 616270), langile autonomoek eta mikroenpresek enplegua mantentzeko beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Gastua honela banatu zen:

  • 388.827 euro langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.
  • 388.827 euro, mikroenpresek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 22an emandako 480E/2023 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen langile autonomoek eta mikroenpresek beren ekoizpena ekonomia berde eta digitalerantz eraldatzea errazteko jarduketetarako dirulaguntzari dagokion 2023ko gastua egiteko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (dirulaguntza hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez arautu zen), era honetan banatua:

  • 388.827 euro langile autonomoek ekoizpena ekonomia berderantz eraldatzea errazteko jarduketak egin ditzaten, deialdiaren 3. oinarrian aurreikusitakoari jarraituz.
  • 388.827 euro mikroenpresek ekoizpena ekonomia berderantz eraldatzea errazteko jarduketak egin ditzaten, deialdiaren 3. oinarrian aurreikusitakoari jarraituz.

Negozioa ekonomia berderantz eraldatzen duten mikroenpresentzat aurkeztutako eskaera guztiei erantzun ondoren, ikusi da erantzun gabe gelditu direla negozioa ekonomia berderantz eraldatzen duten langile autonomoentzako eskaera batzuk. Era berean, Europako Batzordeak Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan ezarritako helburua bete gabe dago oraindik, hau da, aurrekontuaren %25 gutxienez ekonomia berdea sustatzeko izan dadila lortzea. Bestalde, hori lagungarria izanen da gutxienez 1095 enpresa-ekimeni erantzuteko helburua bete dadin.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena kentzea 49.665,50 euroko gastu bat egiteko NL-NEZen 2023ko gastu-aurrekontuko "SEM. Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak" izeneko 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura (DDBN: 603796), langile autonomoek eta mikroenpresek enplegua mantentzeko beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Dirulaguntza horien deialdia eta oinarri arautzaileak Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, haien xedea izanik mikroenpresek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz aldatzea errazteko jarduketak egitea.

2. 114.665,50 euroko gastua baimentzea NL-NEZen 2023ko gastu-aurrekontuko "SEM. Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak" izeneko 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura (DDBN: 603796), langile autonomoek eta mikroenpresek enplegua mantentzeko beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Dirulaguntza horien deialdia eta oinarri arautzaileak Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, haien xedea izanik langile autonomoek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz aldatzea errazteko jarduketak egitea.

3. 10.000 euroko gastua baimentzea NL-NEZen 2023ko gastu-aurrekontuko "SEM. Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak" izeneko 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura (DDBN: 603796), langile autonomoek eta mikroenpresek enplegua mantentzeko beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Dirulaguntza horien deialdia eta oinarri arautzaileak Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, haien xedea izanik langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz aldatzea errazteko jarduketak egitea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko uztailaren 6an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2310683