160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Milagroko Udalak, 2023ko uztailaren 11n egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

ERABAKIA:

Lehena.–Onestea udalkideen dedikazio-araubidea, ordainsariak, kalte-ordainak eta kide anitzeko organoetara joategatiko sariak, jarraian ezartzen denaren arabera. Ondorioak 2023ko ekainaren 17tik aurrera izanen dira.

Bigarrena.–Ezartzea alkatetza kargua dedikazio partzialekoa izanen dela eta urteko ordainsari gordina 34.359,66 euro izanen dela. Hori aurreko legegintzaldian ezarritakoaren berdina da eta 14 hilekotan egonen da banatuta. Era berean, urtero eguneratuko da zenbateko hori, Foru Komunitateko funtzionarioen ordainsari-sistemaren aldaketekin bat.

Hirugarrena.–Zehaztea zein izanen den udalbatza honetan dedikazio partzialeko kargurako ezarritako ordainsariak jasotzeko behar den gutxieneko dedikazio-araubidea: urteko zenbaketan enplegatu publikoentzat ezarritako lanaldiaren erdiaren benetako dedikazioa, mankomunitate horretako lanalditik kanpo.

Laugarrena.–Dedikazio partzialeko karguak dituzten udalkideak altan emanen dira Gizarte Segurantzako araubide orokorrean eta Udalak bere gain hartuko ditu dagozkion enpresa-kuotak.

Bosgarrena.–Ordainsari hauek ezartzea kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik:

–Osoko bilkurak: 95,00 euro.

–Gobernu Batzarra: 57,00 euro.

–Lantaldeak eta informazio batzorde iraunkorra: 47,50 euro pertsonako egunean (pertsona eta hilabete bakoitzeko 4 gehienez ere).

–Dieta eta kalte-ordainak, lantokitik kanpo udalkide hautetsiek gauzatutako funtzioek sortutako benetako gastuengatik, hala nola garraio, mantenu edo antzeko gastuak. Agiri bidez justifikatu beharko dira.

Seigarrena.–Zenbateko hauek ezartzea udal taldeei, haien funtzionamendurako:

–570 euroko diru-kopuru finkoa urteko, eratutako talde bakoitzarendako.

–240 euroko diru-kopuru aldakorra urteko, taldea osatzen duen udalkide bakoitzeko.

Zazpigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Milagroko Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun atarian argitaratuko da, orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoarekin betetzeko.

Zortzigarrena.–Erabaki hau Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Milagron, 2023ko uztailaren 14an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2310604