2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta alkateordeak izendatzea
Milagroko Udaleko alkateak uztailaren 13an eman 289/2023 Ebazpenaren bidez Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta alkateordeak izendatu dira. Ebazpenak honako hau dio xedapen-zatian:
2023ko uztailaren 11ko bilkura berezian erabaki zen Tokiko Gobernu Batzarra eratzea.
Hona hemen zer xedatzen den Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua): "alkateordeak askatasun osoz izendatuko ditu alkateak, eta orobat kargutik kenduko, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artetik edo, halakorik ez dagoenetan, zinegotzien artetik".
Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41.3 eta 46. artikuluan xedatutakoak (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, batzarburu ariko den alkatearekin batera jarduteko, honako zinegotzi hauek:
–Belén Cerdán León.
–Joaquín Bermejo Rada.
–Luis Marcelo Los Arcos Pérez.
Bigarrena.–Honako alkateorde hauek izendatzea:
–Lehen alkateordea: Belén Cerdán León.
–Bigarren alkateordea: –Joaquín Bermejo Rada.
–Hirugarren alkateordea: M.ª Yolanda los Arcos Pérez.
Hirugarrena.–Izendatuei dagokie, beren izendapen ordenari jarraikiz, alkatea ordezkatzea haren eskudantzietan aritzeko, legeak horretarako aurreikusitako kasuetan.
Laugarrena.–Bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46.1 artikuluan ezarritakoarekin, izendapenak jasotzen dituen ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta gardentasun atarian; dena dela, ebazpena sinatu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Bosgarrena.–Udalbatzari izendapenen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Seigarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, aditzera eman dezaten karguak onartzen dituzten ala ez.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
Milagron, 2023ko uztailaren 14an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2310594