160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Mendigorriko Udalak, 2023ko urtarrilaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

Onesteko erabakia argitaratu zen 2023ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an, eta alegazio bat aurkeztu zen.

Mendigorriko Udalak, 2023ko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketan.

Onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantzaren delako aldaketa behin betiko onetsi da eta xedatu testua osorik argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Mendigorrian, 2023ko uztailaren 7an– Alkatea, Jon Erro Arbizu.

ALDAKETA HERRI-LURREN ORDENANTZAN

18.3 artikulua: "familia-unitateak dituen beste diru-sarrera batzuk" paragrafoaren amaieran honako hau gehitu da: "familia-unitateko kide guztien artean banatu behar da".

21. artikuluan herri-lurren adjudikazio denbora epeaz ari da.

Lehenengo paragrafoaren amaieran xedapen gehigarri iragankorra gehitzen da:

"Mendigorriko laborantzako herri-lur guztien adjudikazioa prozesu bakar batean biltzeko xedez, ezartzen da erabilgarri geratzen diren herri-lurren ondoz ondoko adjudikazio-prozesuetan, bai adjudikaziodunak uko egin diolako, bai egungo adjudikazio-aldia amaitu delako, lur horien adjudikazioa egitea banaketa berriaren unean amaitzeko behar den eperako.

Mendigorrian egindako adjudikazioen amaiera-datak kontuan hartuta, 2028. urtea ezartzen da Mendigorriko laborantzako herri-lur guztien banaketa eta adjudikazio berriaren data gisa.

Loteen azalerari buruzko 28. artikuluan, "familia-unitate bakoitzaren diru-sarreren" ondoren, gehitzen da "18.3 artikuluak adierazten duenaren arabera".

Mendigorriko Udalaren herri-lurren ordenantzaren aldaketa, hasiera batez 2023ko urtarrilaren 20an onetsitakoa, honela aldatzen da:

"Familia-unitatearen diru-sarrerak unitateko kideen kopuruaz zatitzeko kalkulua auzotarrentzako zuzeneko adjudikazio-prozedurarako bakarrik eginen da, eta ez lehentasunezko adjudikazio-prozedurarako".

Iragarkiaren kodea: L2310527