2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Karguen izendapena eta eskumenen gaineko eskuordetzea
Galar Zendeako alkateak, Alkatetzaren 37/2023 eta 39/2023 ebazpenen bidez, izendapen eta eskumenen eskuordetze hauek egin zituen:
1. Udal honetako zinegotzi guztiak eskuordetzea Kode Zibileko 51.1 artikuluak, abenduaren 23ko 35/1994 Legeak emandako testu berriaren arabera, Alkatetza honi ematen dizkion eskumenetarako, hain zuzen ere udal mugartean egiten diren ezkontza zibilak baimentzeko.
Eskuordetze horrekin zinegotzi guztiek baimentzen ahalko dituzte ezkontza zibilak. Ezkontza bakoitzean ezin izanen du zinegotzi batek baino gehiagok parte hartu.
2. Sergio Delgado Bermejo udal honetako alkateorde izendatzea, indarra duen legeriak aitortzen dizkion ahalmenekin.
3. Honako zinegotzi hauek Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea:
–Burua: Óscar Amóztegui Recalde alkatea.
–Kideak: Sergio Delgado Bermejo, Santiago Sánchez Marquijano eta Esteban Lizarbe Aristu.
4. Tokiko Gobernu Batzarraren eskutan uztea alor honetako eskumenak: hirigintza, jarduera sailkatuei buruzko ebazpenak, ogasuna eta kudeaketa ekonomikoa -mugak izanik TAOLen 21.3 artikuluak ezartzen dituenak eta 6.000 eurotik goitiko kontratazioak-, baita hirigintzako eta ingurumeneko diziplinako eskumenak ere.
5. Ondotik aipatzen diren Udalbatzako kideak eskuordetzea dagozkien jarduketa alorretako aferak kudeatu eta ebazteko eskudantzietarako oro har, jarraian aipatzearren ematen diren jarduketa eremuetan ari daitezen:
Zinegotzigoa: Euskara, Kultura eta Gazteria.
Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.
Zinegotzi delegatua: Diego Vela Macaya.
Zinegotzigoa: Enplegua eta Sareak.
Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.
Zinegotzi delegatua: Sergio Delgado Bermejo.
Zinegotzigoa: Berdintasuna, Ingurumena eta Gizarte Ongizatea.
Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.
Zinegotzi delegatua: M.ª Carmen Tirapu Erro.
Zinegotzigoa: Nazioarteko Lankidetza eta Herritarren Parte-hartzea.
Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.
Zinegotzi delegatua: Rosa Barbería Ardanaz.
Zinegotzigoa: Kirola.
Eremu funtzionala: alorrarekin lotutako oro.
Zinegotzi delegatua: Mónica Bidegain Iriarte.
Zinegotzi horiendako eginiko eskuordetze orokor horrek bere baitan izanen ditu dagokion alorra zuzentzeko nahiz kudeatzeko ahalmena, baina ez ebaztekoa, ebazpen ahalmena Alkatetzarena izanen baita betiere.
6. Óscar Amoztegui Recalde, Diego Vela Macaya, M.ª Carmen Tirapu Erro, Sergio Delgado Bermejo eta Gaizka Vizcay Tirapu izendatzea Erredakzio Kontseiluko kide.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Getze Galarren, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.
Iragarkiaren kodea: L2310565