160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Lizarrako Udalak, 2023ko uztailaren 6an egin osoko bilkura berezian, onetsi zituen alkatetzaren dedikazio esklusiboa eta dedikazio horrengatiko ordainsaria, baita kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik zinegotziei eman beharreko dieten zenbatekoa eta kargua betetzean sortutako gastuen kalte-ordaina ere, ondoren adierazten den bezala.

Alkatea: dedikazioa eta ordainsaria.

Alkatetzaren dedikazioa (lanaldiaren %100eko dedikazioa).

Urteko ordainsaria: 42.581,42 euro.

Kide anitzeko organoetara joateagatiko dietak:

Osoko bilkurak

300,00 euro

Tokiko Gobernu Batzarraren bilkurak

100,00 euro

Informazio-batzordeen bilkurak

100,00 euro

Kontratazio mahaiak

100,00 euro

Zinegotzi bakoitzaren hileko muga:

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak, gutxienez Gobernu Batzarraren hiru bilkuretara eta bi batzordetara joateagatik

800,00 euro

Gainerako udalkideak gutxienez hiru batzordetara joateagatik

600,00 euro

Beren karguetan aritzean sortutako gastuen kalte-ordaina.

Karguetan aritzeak benetan ekarritako gastuen kalte-ordainari dagokionez, gastuok gastuaren frogagiria aurkeztuz justifikatu beharko dira, eta muga izanen da aplikatu beharreko legediak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren barnean ezartzen duena zergatik salbuetsitako dietetarako.

Lizarran, 2023ko uztailaren 11n.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2310514