2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Dirulaguntza Asociación Juvenil Cirbonera elkartearendako, gazte festak egiteko. Laburpena
Dirulaguntza izenduna Asociación Juvenil Cirbonera (AJUCI) elkartearendako, 2023rako.
DDBN (Identifikazioa): 707194.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, jarraikiz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/707194).
Azken urteetan, Asociación Juvenil Cirbonera (AJUCI) elkarteak antolatu ditu Cintruenigoko gazte festak arrakasta handiz. AJUCIk historia laburra baina bizia du gure herrian (2003an sortu zuten, eta herriko bakarra da, hots, ez dago Cintruenigoko gazteak biltzen dituen beste elkarterik). Helburu du antolatzea era guztietako jarduera jostagarriak, kulturalak eta kirolekoak, erantzuten dietenak gazteen eskariei eta beharrei, eta, orobat, helburu du sustatzea gazteen parte-hartzea, eta garatzea haien sormen-gaitasunak. Horrekin denarekin laguntzen dute, ezbairik gabe, Cintruenigoko gazteak dinamizatzen.
Gazte festak momentu ezin hobea dira gazteen parte-hartzea sustatu eta euren eskaera; izan ere, Cintruenigoko gazteek beti eskatu dute festa hauek antolatzeko.
Cintruenigon, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2310519