160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Alkatetzaren eskuordetze berezia

Cadreitako alkateak ebazpen bat eman zuen 2023ko uztailaren 6an. Hona hemen haren xedapen-zatia:

Lehena.–José María Palacios de Mier zinegotziaren esku modu berezian uztea honako eskumen hauek: udal eraikinen, espazio publikoen eta udalerriko argiteria publikoaren mantentze eta zaintze lanak gainbegiratzea, zuzentzea eta kudeatzea. Ahalmena izanen du hirugarrenei eragiten dieten gaiei buruz ebazteko, administrazio-egintzen bidez.

Bigarrena.–Ebazpena zinegotzi ordezkariari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cadreitako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Hirugarrena.–Udalbatzari berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Cadreitan, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2310616