2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Cadreitako Udalak, 2023ko uztailaren 11n egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehena.–Udalkideen ordainsariak, osoko bilkuretara joateagatik: 120,00 euro.
Bigarrena.–Udalburuaren urteko ordainsari garbia, dedikazio esklusiboan eta lanaldi osoan: 31.290 euro.
Hirugarrena.–Udalkideen kalte-ordainak eta dietak.
Honela ordainduko dira:
–Egindako gastu guztiak ordainduko dira faktura aurkeztu ondotik eta 60,00 euro udalari eskainitako egun bakoitzeko. Hautetsiek udala ordezkatuz ekitaldietan parte hartzen dutenean, egun horiek ez dira kontuan hartuko, horietara hautetsi diren aldetik dei egiten zaienean.
Cadreitan, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2310612