2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Kale-izendegia aldatzea
Biurrun-Olkozko Udalak, 2023ko uztailaren 12an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
"Biurrun Olkozko Udalak hasiera eman zion kaleen izena aldatzeko prozedurari, horien izenak euskaraz ere jartzeko.
Ikusirik Euskarabideak 2023ko ekainaren 13an eman txostena; II. eranskinean kale guztien izenen zerrenda dago eta horiek bat datoz Euskaltzaindiak 2018an eman txostenean adierazitako izenekin. Ikusirik txosten horretan ez dauden beste hiru izen sartu direla orain.
Ikusirik uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki-erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko araudiaren 75. artikulua. Horrek abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuan duen idazketan ezartzen du Udalek eguneratuta izanen dituztela bide publikoen izenak eta errotulazioak.
Ikusirik maiatzaren 16ko 102/1994 Foru Dekretua, Nafarroako kale-izendegien mantentzerako arauak ezartzen dituena.
Ikusirik Euskarabideak egin izen proposamena, osoko bilkurak, aho batez, erabaki du:
Lehena.–Hasiera batez onestea Udalaren kale-izendegiaren aldaketa, kaleen izenak euskaraz ere egon daitezen. Hona hemen:
GAZTELANIA | EUSKARA | |
Calle San Miguel | Done Mikel kalea | Olkotz |
Calle Ambrosio Izu | Ambrosio Izu kalea | Biurrun |
Calle las Huertas | Baratze kalea | Biurrun |
Calle Iparralde | Iparralde kalea | Biurrun |
Calle Mayor | Kale nagusia | Biurrun |
Calle San Cristóbal | Done Kostobaro kalea | Biurrun |
Calle San Martín | Done Martie kalea | Biurrun |
Plaza Jaieder | Jaieder plaza | Biurrun |
Travesía Iparralde | Iparralde zeharkalea | Biurrun |
Calle el Señorío | Jaurerria kalea | Biurrun |
Calle Estación | Geltoki kalea | Biurrun |
Calle Atozelaia | Atozelaia kalea | Biurrun |
Calle San Babil | San Babil kalea | Olkotz |
Calle Aranea | Aranea kalea | Olkotz |
Calle Calvario | Kalbario kalea | Olkotz |
Calle Muskilda | Muskilda kalea | Olkotz |
Parque eólico San Esteban, fase II B | San Esteban parke eolikoa, II. B fasea | Olkotz |
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukiko da 20 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren eta Udaleko iragarki-taulan jarrita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, baina ondorio juridiko osoak izateko argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Hirugarrena.–Izen berriak behin betiko onetsi ondoren, hori jakinaraztea Ogasun eta Ekonomia Departamentuko Ekonomia Zerbitzuko Estatistika Atalari, kale-izendegia eguneratu dezan."
Biurrun-Olkotzen, 2023ko uztailaren 14an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2310601