2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
1. poligonoko 69. lurzatian herri-lurra okupatzeko espedientea jendaurrean jartzea
2023ko uztailaren 19ko osoko bilkuran, besteren artean, jarraian dagoen erabakia hartu zen:
1.–Hasierako onarpena ematea Berako katastroko 6. poligonoko 69. lurzatiko (Larun) 78 metro koadroko herri-lurraren okupazioari, telekomunikazio-azpiegiturarako.
2.–Okupazioa eta lizitazioa arautzeko administrazio-baldintzen plegua onartzea.
3.–Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun naturaleko epean.
4.–Adieraztea alegaziorik ez badago, edo aurkeztutakoak ebatzi ondoren, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaiola, onets dezan.
5.–Erabaki hau helaraztea Sistelec Soluciones de Telecomunicación SL enpresari, eta adieraztea ezen, izapide hutseko egintza denez, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka.
Telekomunikazioak lehia askeko araubidean ematen diren interes orokorreko zerbitzuak direnez (Telekomunikazioei buruzko ekainaren 28ko 11/2022 Lege Orokorraren 2. artikulua), ohartarazten zaio, instalazio horietatik ematen diren zerbitzuak eten ez daitezen, herri-lurrak erabiltzen jarraituko duela esleipen berria formalizatu arte.
Beran, 2023ko uztailaren 20an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2310935