1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
129E/2023 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Ukarko Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioen 61. artikuluaren aldaketa, Ukarko Udalak sustaturik.
Ukarko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Ukarko Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioen 61. artikulua aldatzea lurzoru urbanizaezinaren araudia aldatzeko. Aldaketa hori nekazaritzako eta abeltzaintzako eraikuntzen eta hiri-lurzoruaren arteko distantziari, berotegi desmuntagarrien eta kapera motako berotegien arteko desberdintasunari eta animaliak aterpetzeko eraikuntza txikien bereizketari buruzkoa da.
Espedientean Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1001E/2022 Ebazpena jaso da, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egin baita Ukarko Arau Subsidiarioen 61. artikuluaren aldaketari buruz (lurzoru urbanizaezina), Ukarko Udalak sustaturik, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita.
Ebazpen hori 2022ko azaroaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta horri erantzuten dio Udalak behin-behinekoz onetsitako aldaketak.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Adierazitakoarekin bat, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Ukarko Hirigintza Plangintzako Arau Subsidiarioen 61. artikuluaren aldaketa, Ukarko Udalak sustaturik.
2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
3. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Eraginaren Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Foru agindu hau Ukarko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko uztailaren 18an.–Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2310994