2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun-azterketa igogailua instalatzeko Irigai Auzoa karrikako 6. zenbakian. Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2023ko ekainaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua instalatzeko Agoizko Irigai Auzoa karrikako 6. zenbakiko etxebizitzen eraikin kolektiboan, bertako jabeen erkidegoak sustatua. Proiektu teknikoa Iñaki Ayechu Echarte teknikariak idatzi eta sinatu zuen.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluan ezarritakoarekin (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Agoitzen, 2023ko uztailaren 17an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2310659