160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa Irindegia urbanizazioko 109. eta 110. lurzatietan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2023ko ekainaren 29an egindako osoko bilkuran erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketa baten proiektua, aldatu daitezen lurzatiak eta erabilera xehatua Agoizko Irindegia urbanizazioko 109. eta 110. lurzatietan. Amaia Eransus Vidondok sustatu du, Rafael Aristu Alcelayk idatzitako eta sinatutako proiektu teknikoaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Agoitzen, 2023ko uztailaren 17an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2310658