160. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 23-01283 errekurtsoa, hizpide duena merezimenduen behin betiko balorazioa, berdintasuneko agentearen lanpostu huts bat betetzeko deialdian

Epatzea, gora jotzeko 23-01283 errekurtsoan, zeina jarri baitu María Angeles Díaz Ramosek. Errekurtsoak hizpide du merezimenduen behin betiko balorazioa, berdintasuneko agentearen lanpostu huts bat betetzeko deialdian.

Honen bidez, aditzera ematen da María Angeles Díaz Ramosek gora jotzeko errekurtso bat jarri duela (23-01283 zenbakiarekin izapidetzen ari da) Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña). Errekurtso horrek kontra egiten dio merezimenduen behin betiko balorazioari, berdintasuneko agentearen lanpostu huts bat betetzeko deialdian.

Halaber, interesdunak epatzen dira, ezezagunak direla kontuan hartuz, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen baldin beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, hamar egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Noainen, 2023ko uztailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Manuel Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2310766