16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Terrazen gaineko 2022ko kuotak borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2023ko otsailaren 28an bukatuko dela epea borondatez ordaintzeko Terrazen 2022ko kuotak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2023ko urtarrilaren 25ean kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2300782