16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO ZERBITZU ADMINISTRATIBOEN MANKOMUNITATEA

2023ko lan-egutegia

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko buruak, 2023ko urtarrilaren 10ean, 2023/0001 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik 89/2022 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko herriko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatearen zerbitzuko langileek 2023an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, jarraian ematen den bezala:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 29a: Obanosko zaindaria.

–Abuztuaren 30a: Obanosko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren biharamuneko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatean lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 14:30era arte; gainerako denbora egiteko malgutasuna izanen dute langileek, hautara, 7:30etik 9:00etara arte eta 14:30etik 17:00etara arte.

Langileendako onetsi den egutegian 2 ordu eta 40 minutu gelditzen dira sobera. Langileek ordu horiek urtean zehar hartuko dituzte nahieran, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Kontrol sistema baten bidez kontrolatuko da langileen asistentzia. Nahitaez jaso beharko dira lanaldiaren hasieran eta bukaeran, bai eta lanaldiaren barnean ateratzen eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Laugarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta abuztuaren 30a.

Seigarrena.–Argitaratzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita, ediktuen bidez, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko iragarki-taulan ere.

Zazpigarrena.–Batzar Nagusiari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo ohiko bilkuran."

Argitara ematen da, eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Obanosen, 2023ko urtarrilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2300702