16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Kultur jardueren zerbitzua emateko prezio publikoaren eta jardueraren gaineko arauan. Behin betiko onespenaren akats zuzenketa

2023ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ean, iragarkia argitaratu zen jakinarazteko behin betiko onetsi zela Zizur Nagusiko kultur jardueren zerbitzua emateko prezio publikoaren eta jardueraren gaineko araua.

Aldatutako artikuluetan akatsak baitaude, honako hau jakinarazten da:

Honela dioen tokian:

"4. artikulua. 4. apartatua berridazten da:

4. artikulua. Eremu subjektiboa.

4. Izena emateko epea amaitu ondoren zozketa eginen da izena emandakoen kopurua baino ikaspostu gutxiago eskaintzen duten ikastaroetan.

Honela behar du:

"4. artikulua. Ezabatu egin da 4. apartatua".

Honela dioen tokian:

"8. artikulua. 2., 3. eta 5. apartatuak berridazten dira.

8. artikulua. Ordaintzera behartuta daudenak.

2. Zilegi izanen da ordainketa zatikatzea kultura arloko jardueraren iraupenaren eta kuotaren zenbatekoaren arabera.

3. Prezio publikoa ordaintzera behartuta daude jardueraren onuradunak, kultura arloko jarduera edo ikastaroa antolatzeko oinarrietan kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta lekuan.

5. Kultura arloko jarduera batean izena eman eta onartua denean, edozein gorabehera dela-eta erabiltzaileren batek baja eman nahiko balu, Udalaren web-orrian eskuragarri dagoen eskabidearen edo inprimakiaren bidez eskatu beharko du, halakorik bada, eta bajaren egiaztagiriak aurkeztuko ditu beharrezkoa bada. Udaleko langile eskudunek justifikazioa aztertu, eta erabakiko dute ea bidezkoa den edo ez egindako ordainketaren parte proportzionala itzultzea".

Honela behar du:

"8. artikulua. Ordaintzera behartuta daudenak.

2. apartatua berridazten da:

2. Zilegi izanen da ordainketa zatikatzea kultura arloko jardueraren iraupenaren eta kuotaren zenbatekoaren arabera".

Zizur Nagusian, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2300543