16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2023rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2023ko urtarrilaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023an indarrean izanen duten zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udal Idazkaritzan eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak eta oharrak.

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira 2023. urterako zergak, tasak eta prezio publikoak.

Alesbesen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2300609